_DSF9308
previous arrow
next arrow

Zer da kirola taupaka?

KIROL HASTAPENAREN BIDEZ, TREBEZIA EMOZIONAL ETA MENTALAK GARATZEKO AUKERA EZINHOBEA

Gure helburua nagusia, ikasketa sozioemozionalaren bidez kirol hastapenean diarduten diarduten haur eta gazteen ongizatea bermatzea, eta haien garapen integralean laguntzea da.

Horretarako, hainbat ekintza antolatzen ditugu: prestakuntza eta hezkuntza saioak, sentsibilizazio jarduerak, entrenamendu emozional eta mentala taldeetan, ongizate ohiturak eta aholkularitza estrategikoa.

Eskola kirolean parte hartzen duten pertsona ororekin lan egiten dugu: haur eta gazte kirolariak, hauen senideak, entrenatzaile eta kirol arduradunak, eta bestelako kirol-teknikariak.

Guztiekin lan egitea -ikasketa eta tresnak desberdinak bermatuz- kirol hastapenean espazio seguruak sortzeko eta gazte kirolarien garapen integrala sustatzeko bidea dela pentsatzen dugu.

GEHIAGO JAKIN
NAHI DUZU?

Xedea

Kirolari gazteen ongizatea eta garapen integrala sustatzea, kirol hastapenean diarduten eragile guztien trebezia sozioemozionalak eta mentalak indartuz.

Ikuspegia

Garapen emozionala eta mentala kirol hastapenean parte bilakatzea.

Balioak

Nerea Nanclares Gutierrez proiektuaren arduraduna

ZERBITZUAK ETA EKINTZAK

BEGIRALE PRESTAKUNTZA

Kirola hastapenera zuzenduriko gaitasun sozial eta emozionaletan trebatzea. Norbere burua eta taldea hobeto ezagutu eta kudeatzen ikastea du helburu. Gai nagusiak:

  • Ongizatea eta indarkeriaren prebentzioa.
  • Kirol lidergoa
  • Hezkuntza emocionala eta garapen mentala.
  • Komunikazioa, arazo kudeaketa eta talde-kohesioa.
KIROLARIEKIN SAIOAK

Hezkuntza emozionala eta entrenamendu mentala haur eta gazte kirolariekin. Taldeko eta banakako hobekuntza helburu. Ondorengo trebeziak garatuz:

  • Emozioak eta pentsamenduak.
  • Kudeaketa emozionalerako estrategiak.
  • Konfiantza eta autoestimua.
  • Arreta eta kontzentrazioa.
  • Akatsak ulertu eta estresa gainditzea.
  • Komunikazioa eta arazo kudeaketa.
  • Enpatia eta talde-kohesioa.
  • Kirol balioen errefortzua.
SENIDEENTZAKO TAILERRAK

Kirolarien senideei zuzenduak. Kirol arloan seme-alabak hobetu ulertu eta emozionalki laguntzeko ezagutza eta estrategiak. Gai nagusiak:

  • Senideen rola kirol hastapenean.
  • Ongizatea eta indarkeriaren prebentzioa.
  • Kudeaketa emozionalerako teknikak.
  • Autoestimua eta konfidantza garatzea.
  • Estres egoeratan laguntza.
  • Komunikazioa eta arazoak kudeatzeko teknikak.
  • Kirol lesioetan laguntza emozionala.
KIROL HEZIKETA EMOZIONALA PROGRAMA

*Soilik eskolei zuzendua.

Xede-talde guztiei zuzenduriko ekintzak ikasturte osoan zehar: kirolariak (8-18 urte), begirale eta entrenatzaileak, eta senideak. Ondorengo jarduerak aurrera eramanez:

  • Begirale prestakuntza: denboraldi hasieran. Trebezioa sozialak eta emozionalak, lidergoa eta talde kudeaketa.
  • Senideentzako tailerrak: seme-alabak kirol-arloan laguntzeko prestakuntza eta tresnak eskuragarri.
  • Entrenamendu emozionala taldeetan: saio eta jarduera espezifikoak talde guztiekin ikasturtean zehar. Ikasketa sozioemozionala eta garapen mentala kirolean.
  • Laguntza eta aholkularitza: kirol-arduradunei, begiraleei eta senideei. Bilerak, ebaluazioak eta harreman jarraia.

*Proposamen eta behar espezifikoetara moldatu gaitezke ere (galdeiguzu)

“Burua eta bihotza entrenATZEAK eguneroko erronkAK modu positiboagoan aurrERA ERAMATEN laguntzen digu”

Zure eskola edo kirol-klubean prestakuntza eta errendimendua hobetu nahi duzu?

JAR ZAITEZ HARREMANETAN

“You can’t control the wind,
but you can adjust your sails”

Idatzi eta laster jasoko duzu gure erantzuna.

    Armentia
    “Kirola Taupaka proiektua aurkeztu ziguten bezain pronto erabaki genuen gure Ikastolan txertatu nahi genuela.”

    Aurtengoa da gure lehen urtea eta dinamikarekin oso pozik gaude, Nerearen inplikazioa oso handia da eta erraztasun guztiak jarri dizkigu proiektua Ikastolan aplikatzerako orduan. Oso aberasgarria dela ikusten ari gara, bai umeei zuzendutako saioekin, baita begirale eta familiei bideratutakoekin ere. Oso interesgarriak dira eta umeen erantzuna oso positiboa izaten ari da, kapazak izaten ari dira nola sentitzen diren adierazteko eta zenbait egoerari buelta emateko. Azken urte hauetan gizartea emozioen kudeaketaren garrantziaz jabetzen ari da eta horrelako proiektu bat guztiz beharrezkoa dela deritzogu.

    Darko Eguiluz
    EKE Koordinatzailea,
    Armentia Ikastola
    previous arrow
    next arrow